GAZTEXTEBAN

GazteExteban, Kaxerna gaztetxeko zaindaria da. Abuztuaren 2ko herriko bestetan, bere omenez ospatzen ditugun GAZTEXTEBANetan, txoznatik kioskora igotzen dugu, gunea zain dezan.  "GaztExteban, txoznatik kioskora, GaztExteban... ongi pasa ta edan"!
Bestak, aldarrikapenerako momentu egokiak dira. Horregatik, GazteExtebanek bere garagardo katxia eskutan duela, besta euskaldun, parekide, partehartzaile eta herrikoien alde egiten du topa urtero.



GaztExtebanen igoera. 2010eko Abuztuak 2